Aurkezpena

Euskalingua 24k lau artikulu ditu eta eurotan, hurrenez hurren, fonetika-fonologia, dialektologia historikoa eta ahozko literatura gaiak aurkitu daitekez. Lehenengoan L. Gandarias, J. Plaza eta I. Gamindek fonetika eta fonologiaren alorrean kokatuta, txistukarien ahoskera lantzeari ekin deutsee. Bigarrenean, J. Rekaldek Ulpiano Uriarte arratiarraren eskuizkribuaren lehen edizioaren argitalpen kritikoa eta adibideak ekarri ditu eta, eskuizkribu horretan oinarrituta, XX. mendearen hasierako Arratiako berbetearen ezaugarribatzuk argitan ipini. Hirugarrenean, J. Iturbek 1909an argitaratutako Nezcazariyen cartillachua bigarren edizioaren testua eta aipamen kritikoa dituen artikulua eskaini dau. Bosgarrenean, L. Unamuno eta M. Unamunok euskal ume kanten bilduma bat aurkeztu dabe eta letrekin batera, ahots erregistroa jarri dabe entzungai.

Artikuluen zerrenda

Euskalingua 24ren aurkezpena
Maribi Unamuno

Lekeitioko txistukariez: Frikariak eta Afrikatuak
Leire Gandarias, Jone Plaza eta Iñaki Gaminde

Ulpiano Uriarteren “Eszelentzien liburua” eskuizkribuaren lehen argitalpena (Libro de las eselencias del año 1902): Argitalpen kritikoa eta argibideak
Juan Rekalde

Jose Maria Ampueroren “Nezcazariyen Cartillachua Bizcaico Eusqueran”: Bigarren edizio ezezaguna
Jacinto Iturbe

Ume kantak
Lorea Unamuno eta Maribi Unamuno