Aurkezpena

Euskalingua 22k sei artikulu dakarz. Lehenengo artikuluan Ariane Ensunzak, Gandara eta De la Quadraren dokumentuak aztertuz, Gernika eta Bermeoko XVIII. mendeko hizkeraren erkaketa egiten dau. Bigarrenean Jacinto Iturbek Izurrategiren eskutitzak aurkezten ditu, euron kopia eskaneatuagaz batera. Hirugarrenean Udane Goikoetxeak, Euskalingua21ean hasitakoa bidetik, Gotzon Garate euskatzalearen lana aztertzen jarraitzen dau. Laugarrenean Juan Rekaldek Arratialdean jasotako etnotestua eskaintzen dau. Bosgarrenean Aholabeko I. Odriozola, I. Hernáez, E. Navas eta J. Sánchezek bigarren hizkuntza ikasteko dauden sistemak hobetuko lituzkeen beste sistema baten garapena aurkezten dabe. Seigarrenean Aholabeko kide den Ibon Saratxagak bere doktorego-tesian landutako gaiak eta emaitzak aurkezten ditu.

Artikuluen zerrenda

Euskalingua 22ren aurkezpena
Maribi Unamuno

Gandara eta De la Quadra: Gernikako eta Bermeoko euskara XVIII. mendean
Ariane Ensunza

Gotzon Garate. Tradiziotik modernitatera II
Udane Goikoetxea

Jon Izurrategiren Idazki-ereduak
Jacinto Iturbe

Sorginen gaineko etnotestua Lezaman jasoa
Juan Rekalde

Mezuak egiaztatzeko tresna baten diseinua, bigarren hizkuntzak ikasteko sistemetan inplementatzeko
Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas eta Jon Sanchez

Fasea ahots-seinalearen eredu harmonikoetan: adierazpidea, prozesaketa eta aplikazioak
Ibon Saratxaga eta Inma Hernáez

Ahots-dokumentuak

Lezamako etnotestuaren grabazioa, hemen entzungai.