Aurkezpena

Euskalingua 20k hizkuntzalaritzako, literaturako eta ahotsaren teknologien alorreko bost artikulu eskaintzen ditu. Hasteko, EUDIA taldekoek Euskararen bariazio sintaktikoaz lehen datuak deritzon dialektologiako artikulua dakarre. Bigarren, Angel Larrea eta Juan Rekaldek Arratiako berbetearen gitxieneko hiztegia, urteak dala hasitako Arratiako euskerearen biltze-lan deskriptiboaren jarraipena. Hirugarren, Manu Ormazabalek egindako Ken Waliboraren Ameriketako ametsa lan literarioaren itzulpena dago irakurgarri. Azkenik, Aholab Ingeniari taldeak ahotsaren prozesamendurako lanetako bi artikulu dakarz; bata, Ahots sintesirako HNM ereduan oinarritutako vocoder hobetua eta bestea, TTS Ikuspegi Hibrido bat Modulu Akustiko eta Prosodikoentzat.

Artikuluen zerrenda

Euskalingua 20ren aurkezpena
Maribi Unamuno

Euskararen bariazio sintaktikoaz lehen datuak
Lorea Unamuno, Ariane Ensunza, Jose Luis Ormaetxea, Aitor Iglesias eta Gotzon Aurrekoetxea

Arratiako berbetearen gitxieneko hiztegia
Juan Rekalde eta Angel Larrea

Ameriketako ametsa
Ken Walibora eta Manu Ormazabal

Ahots-sintesirako HNM ereduan oinarritutako vocoder hobetua
Daniel Erro eta beste

TTS ikuspegi hibrido bat modulu akustiko eta prosodikoentzat
Iñaki Sainz, Daniel Erro, Eva Navas eta Inma Hernáez