Aurkezpena
Euskalingua 25ek bost artikulu ditu, bat fonetika fonologia arlokoa, bi hezkuntzakoak, biografia bat eta Euskalinguaren zenbaki guztien katalogoa. Lehenengoan O. Gandiagak Markina-Xemeingo belaunaldien arteko azentuan aldaketarik izan den aztertu dau. Bigarrenean B. Bilbao, G. Ezkurdia eta K. Perezek taldelanean Gradu Amaierako Lanen baliagarritasunaz gogoeta idatzi dabe. Hirugarrenean I. Inuntziagak Gradu Amaierako Lanean aztertutako auzo eskola baten izaerari buruzko landa lana aurkeztu dau. Laugarrenean I. Sarriugartek Aita Soloeta-Dima zenaren biografian oinarrituta, euskara, irakaskuntza metodoak, atzerriko irakaskuntza eta beste hainbat gairi buruzko informazioa aurkeztu dau. Bosgarrenean L. Unamuno, M. Unamuno eta K. Perezek Euskalingua aldizkariak argitaratutako zenbakien azterketa egin eta katalogoa taxutu dabe, artikulu guztien informazioa era batera izateko.
Artikuluen zerrenda
Euskalingua 25en aurkezpena
Maribi Unamuno eta Lorea Unamuno
Markina-Xemeingo azentua
Orkatz Gandiaga Ibarzabal
Hezkuntzaren Memoria eraikiz Gradu Amaierako Lanen bidez
Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez
Igorreko Santa Lucia auzo eskola
Iraia Inuntziaga Barrenetxea
Dimatik Manilara, Argentina eta Txinan barna. Aita Soloeta-Dima (1881-1964)
Iñaki Sarriugarte Irigoien
Euskalingua 1-25 katalogoa
Lorea Unamuno, Maribi Unamuno eta Karmele Perez