Aurkezpena
Euskalingua 23n sei artikulu dira irakurgai. Lehenengo hirurak fonetika laborategietatik datoz eta hizkuntzaren gaurko erabilera dabe aztergai; ahoskera, intonazioa eta azentua, hurrenez hurren. Holan bada, I. Gaminde, L. Unamuno, A. Iglesias eta L. Gandariasek hiztun gazte batzuengan gertatzen dabilen kontsonante afrikatuen ekoizpenaren aldaketa aztertu dabe. Bigarrenean, I. Gaminde, U. Garay, A. Etxebarria eta A. Romerok emozioak hizkuntzaren melodian eraginik daben aztertzeari ekin deutsee. Hirugarrenean, C. Matak Lezoko azentuaz jardun dau. Honeek hiruron ondorengo egile biak idazleen lanak hartu ditue gaitzat; A. Ensunzak XVIII.mendeko Gandara eta Sor Luisa
autore parearen Gabon Kantak ikertu ditu eta U. Goikoetxeak Gotzon Garate zenaren idazlanaren ganeko azken atala idatzi dau, Euskalingua 21en eta Euskalingua 22n argitaratutako artikuluen amaierakoa, hain zuzen. Seigarrenak Aholab Taldea, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea, Tecnalia eta Vicomtech-IK4 erakundeetako hamar ikerlarik alkarlanean garatutako BerbaTek proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu.
Artikuluen zerrenda
Euskalingua 23ren aurkezpena
Maribi Unamuno
Bizkaiko neska gazteen kontsonante afrikatuen izari akustikoez
Iñaki Gaminde eta beste
Oinarrizko emozioen melodiez
Iñaki Gaminde, Lorea Unamuno, Aitor Iglesias eta Leire Gandarias
Lezoko azentua: herri-hizkera vs. herri-batuera
Celia Mata
XVIII. mendeko Gabon Kantak: Gandara eta Sor Luisa
Ariane Ensunza
Gotzon Garate. Tradiziotik modernitatera III
Udane Goikoetxea
BerbaTek: euskararako hizkuntza teknologien garapena itzulpengintza, edukien kudeaketa eta irakaskuntza arloetan
Igor Leturia eta beste