Aurkezpena

Euskalingua 15 honek ondorengo lau artikuluak eskaintzen ditu: Eneko Barrutiak Euskalingua 11, 12, 13 eta 14n argitaratutako artikuluen jarraipeneko grabazioaren transkripzioa egin dau. Mitxel Kaltzakortak testu zuzenketari diharduen bigarren artikulua idatzi dau.

Eneko Barrutiak Mundakako arrantzaleei egineko grabazioen transkripzioa (IV) izeneko artikulua aurkezten dau, itsasertzeko herrietako arrantzaleei egindako grabazioen transkripzioari jarraituz, arrantza langintzako lexiko berezituaren barri zehatza aurkitu daiteke eurotan; hasierako xedea lexikoa izan arren, lexikoaz gan, edukietan be aberastasuna darie grabaziohauei. Aurrean esan dan moduan, grabazio hau ahots dokumentuetan dago entzungai.

Mitxel Kaltzakortak Zuzentzen testuak bizkaitarrez idatziak (II) artikulua aurkezten dau; kasu honetan progresino tematikoa landuz, paragrafo batetik bestera, perpausa batetik bestera, perpausa arteako progresino tematikoa, alegia.

Kepa Altonagak Daniel Lizarralde Medikuaren Moskorrak (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako Euskal Herri berrian izenez dakarzkun artikuluan, tolosar honek XIX. mendearen amaieran eta Argentinara migratu ondoren, han bizi zela egindako bizimoduaren eta idazlanaren nundik norako xehea eskaintzen dau, gaurko ikuspegitik interesgarria delarik haren prosa zientifikoa.

EHUko Aholab ikerketa taldeak Mendebaldeko euskararen lexikoaren tratamendua, enbor+hondarki banaketan oinarritua, hizketa dialektalaren ezagutze automatikorako deritzon artikuluan hizketa dialektala automatikoki ezagutzeko lana hasi dau, horretarako kasu gramatikalak mendebaldeko euskalkietan dituen aldaera fonetiko eta fonologikoak tratatuz. Artikuluan prozedura eta emaitzak aurkeztu ditu.

Artikuluen zerrenda

Euskalingua 15en aurkezpena
Maribi Unamuno

Mundakako arrantzaleei eginiko grabazioen transkripzioa (V)
Eneko Barrutia

Zuzentzen testuak bizkaitarrez idatziak (II)
Mitxel Kaltzakorta

Daniel Lizarralde medikuaren Moskorrak (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako Euskal Herri berria
Kepa Altonaga

Mendebaldeko euskararen lexikoaren tratamendua, enbor+hondarki banaketan oinarritua, hizketa dialektalaren ezagutze automatikorako
Igor Odriozola, Eva Navas, Jon Sanchez, Iker Luengo, Ibon Saratxaga, IƱaki Sainz, Inma Hernaez