Mendebalde Kultura Alkarteak 2014ko urriaren 16 eta 17an Euskaltzaindiko Aretoan, Plaza barria 15ean, XVIII. Jardunaldiak antolatuko ditu.
Ondorengo jaun eta andreak izango dira hizlari: Kepa Altonaga, Leire Gandarias, Ariane Ensunza, Lorea Unamuno, Iñaki Gaminde eta Iñaki Esparza bakoitzak aurretiaz jorratzea eskatu deutsogun alorra jende aurrean aurkeztuko dabe.
Omenaldia egingo dogu, aurreko urteetan egin izan dogun legez, eta aurtengo omendua Andolin Eguzkitza izango da.