Aurkezpena

Euskalingua 16k bost artikulu eskaintzen ditu; Eneko Barrutiak eta Mitxel Kaltzakortak aurreko aleetan argitaratutakoen jarraipenekoak egin ditue; Iñaki Gamindek ahots patologien azterketa akustikoa aurkezten dau. Lorea Unamuno eta Unai Nafarratek soziolinguistikaren arloan kokatzen ditue euren artikuluak, Unamunok hizkuntza aldaketari buruzko ikerketa eginez eta Nafarratek prestigioari buruzkoa.

Eneko Barrutiak Mundakako arrantzaleei egineko grabazioen transkripzioa (VI) izeneko artikulua aurkezten dau, itsasertzeko herrietako arrantzaleei egindako grabazioen transkripzioarekin hasitako harilari jarraituz, arrantza langintzako lexiko berezituaren barri zehatza aurkitu daiteke eurotan; hasierako xedea lexikoa izan arren, lexikoaz gan, edukietan be aberastasuna darie grabazio honeei.

Iñaki Gamindek Ahots patologien azterketa akustikoen izariez dihardu, lekukoen ezaugarriak, programak eta azterketarako erabilitako metodologia aurkezten dau, patologiadun ahotsak eta patologiarik bakoak erkatzeko aukera eskainiz, ikergune honen interesa nabarmentzeko helburuz.

Mitxel Kaltzakortak, Zuzentzen testuak bizkaitarrez idatziak (III) artikulua idatzi dau oraingoan, izenburuak adierazten dauanez, izenburu bereko I eta II artikuluak daude idatzita eta aurreko Euskalingua 14 eta 15ean irakurgai, gaia osotasunean landu nahi leukeenarentzako. Paragrafo arteko progresinoari erreparatuz landu ditu testuok.

Lorea Unamunok Adinaren araberako bariazioa Gizaburuagako hizkeran izeneko artikuluan hizkeran gertatzen dabilen hizkuntza-aldaketa aztertzen dau, adinaren parametroa kontuan hartuta. Hizkuntzaren hainbat arlo aztertu dira: lexikoa, morfologia eta sintaxia. Ikerketa hau Bizkaiko Lea inguruko Gizaburuagan aplikatu dau eta aurretik beste herri batuzetan egindako mota bereko lanen ildokoa da.

Unai Nafarrate “Prestigioa”ren estatusa bariazio soziolinguistikoan artikuluan faktore sozialen araberako hizkuntza-aldaketa delakoan oinarritzen da. Hizkuntza-aldaketa eta, zehatzago, beronen aldagai den prestigioa autore diferenteen erabileretan lantzen eta erkatzen ditu, prestigio aldagaiaren definizioaren zehaztasuna lortu ahal izate aldera.

Artikuluen zerrenda

Euskalingua 16ren aurkezpena
Maribi Unamuno

Mundakako arrantzaleei egineko grabazioen transkripzioa (VI)
Eneko Barrutia

Ahots patologien azterketa akustikoen izariez
Iñaki Gaminde

Zuzentzen testuak bizkaitarrez idatziak (III)
Mitxel Kaltzakorta

Adinaren araberako bariazioa Gizaburuagako hizkeran
Lorea Unamuno

“Prestigioa”ren estatusa bariazio soziolinguistikoan
Unai Nafarrate