Aurkezpena
Euskalingua 10 zenbakia aurkeztera najatortzu.
Hasteko aipamen teknikoa egingo dot, argitarapenaren ardura dauan taldeko kide batzuen aldaketa adieraziz. Editore orrian irakurri dagikezun moduan, neuk, Maribi Unamuno, hartu deutsot zeregina orain arte egin dauan Esti Amorrorturi. Lagun ditut bideratze eta taiutze lanean Esti Izagirre eta Lorea Unamuno Mendebaldekideak eta honeekin batera, Jon Sanchez, EHUko Ingeniaritza Goi Eskolako Aholab taldeko kidea, dogu formatu kontuetan.
Aurrerantzean Euskalingua ingelesez be irakurteko moduan izango dala aipatu nahi dot, ekimen honi interesgarri ereizteaz gan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskararen Sustapenerako Zerbitzuak horretarako behar dan sustapen ekonomikoa eskaini dauala adieraziz.
Euskalingua 10 honen edukiari dagokionez, guztira sei artikulu ditu. Corpusaren arloan Eneko Barrutiak idatzitako “Bermeoko arrantzaleei egineko grabazioentranskripzioa: II” irakurri daiteke, Euskalingua 9n autore berak argitaratutakoaren jarraipena berau. Herriko euskararen eta zehatzago arrantza langintzako lexiko berezituaren lekuko, batez be informantearen hizkeran oinarrituta eratutako artikulua da.
Hizkuntzalaritza teorikoaren arloan Ibon Coterón, Iñaki Gaminde eta Mitxel Kaltzakortaren artikuluak ditugu. Coterónek hiru artikuluko segida eskainiko deusku; ondorengo
Euskalingua bitan jarraituko dau, beraz, oraingo honek subjektu eta objektu kontzeptuen arteko asimetria aldarrikatzen daben teorien kontra eraikitzen dau artikulu hau, asimetriaren aldeko teoriei kontrako adibideak ipiniz.
Iñaki Gamindek aditzari heltzen deutso, zehatzago esanda, jakin eta eduki-ren erabilera datibodun adizkietan lantzen dau, aipamen bibliografikoak eta herri hizkeran jasotako datuetan oinarritutako paradigmak osatu ondoren, emaitzak eta proposamenak eskainiz.
Mitxel Kaltzakortak, galdegaia dala eta, Altubek proposatutakoaren kontrako adibideak aurkezten ditu, hain zuzen be, Hamaika abere ipuin eta Bizkaiko herri-alegia liburuetan galdegaia aditz aurrean barik atzean erabilten dala hasiera perpausetan erakusteko asmoz.
Hizkuntzalaritza aplikatuaren arloan hezkuntzakoa da Gurutze Ezkurdiarena eta konputazionala Aholab taldeak aurkezten dauana. Ezkurdiaren artikuluak derrigorrezko irakaskuntzako eskola curriculumean azaltzen diren datuetan oinarrituta irudikatzen dan, irudikatu daitekeen eta , agian, irudikatu ezin daitekeen Euskal Herriaz, Euskal Herri honen lurraldeaz, inguruneaz, kulturaz, hizkuntzaz dihardu.
Aholab taldeak giza ahotsaren azterketan urrats bat gehiago dan algoritmoa aurkezten dau ahotsaren kodifikazioan, ahotsaren ezagutzan eta, oro har, sistema barrietan aplikatuta, intonazio egokiagoa lortu ahal izateko.
Artikuluen zerrenda
Euskalingua 10aren aurkezpena
Maribi Unamuno
Bermeoko arrantzaleei eginiko grabazioen transkripzioa (II)
Eneko Barrutia
Apuntes de filosofía del euskara, III: contra la asimetría entre sujeto y objeto: §§ 1-3
Ibon Coterón
Datibodun adizkiak jakin eta eduki aditzekin Bizkaian
Iñaki Gaminde
Galdegaia hasikera perpausetan (I)
Mitxel Kaltzakorta
Lurraldea XX. eta XXI. mendeko Euskal Herriko testuliburuetan
Gurutze Ezkurdia
Ahotsaren pitch-aren antzematea baldintza zailetan
Ibon Saratxaga, Iker Luengo, Eva Navas, Inmaculada Hernáez, Jon Sánchez, Iñaki Sainz eta Imanol Madariaga